ANE ARANDA

larunbata, 2014 ekainak 6

ABDULLAH-EN AURKAKO ATENTATU SUIZIDA BATEAN SEI LAGUN HIL DIRA



Astebete barru egingo dute Afganistango presidentetza hauteskundeen bigarren itzulia, eta, atzo, Abdullah Abdullah hautagaia hiltzen saiatu ziren Kabulen —lehen itzuliko garailea izan da, botoen %45ekin—. Abdullah onik atera da bere aurkako atentatutik. Ekintzaile suizida batek bonba-auto bat leherrarazi zuen presidentegaiaren konboiaren kontra eta erasoan gutxienez sei lagun hil eta 22 zauritu ziren; hildakoen artean, Abdullahen bizkartzain bat eta polizia bat daude. Inork ez du bere gain hartu erasoa, baina talibanek mehatxu egin zieten bozetan parte hartuko duten guztiei, astelehenean bertan.



Bonba-auto bat, Abdullahen konboiaren kontra zartarazia.
Bonba-auto bat, Abdullahen konboiaren kontra zartarazia.