AGINTERA

3. pertsonan:
A)
NOR
NOR-NORK
BEDI / BITEZ
BEZA / BITZA
BEZATE /BITZATE

B)
SUBJUNTIBOA + (E)LA
NOR
NOR-NORK
DADILA /DAITEZELA
DEZALA / DITZALA
DEZATELA / DITZATELA
NAZA(TE)LA / ZAITZA(TE)LA / GAITZA(TE)LA
NOR-NORI
NOR-NORI-NORK
DAKI(ZKI)DALA
(O / GU / ZU / ZUE /E)
DIEZA(ZKI)DALA / DIEZAZKIDATELA

  1. pertsonan:
NOR
NOR-NORK
NADIN /GAITEZEN
“Goazen”
DEZADAN / DITZADAN
DEZAGUN / DITZAGUN
“demagun”
NOR-NORI
NOR-NORI-NORK
NAKI(O)N
(ZU /ZUE / E)
DIEZA(ZK)IODAN /
DIEZA(ZK)IOGUN


Adibideak:

  • Etor bedi zure erreinua.
  • Etor dadila gurera, han itxarongo diogu.
  • Datorrela ausartzen bada.

  • Interesatuak idatzi beza helbide honetara.
  • Ikasi nahi duenak ikas dezala.
  • Jo gaitzala horretarako ausardia badu.

  • Sorginak esan zuen: “Eror dakiola ile guztia oraintxe bertan.” Eta hala gertatu zen.

  • Utz diezagutela enkargua eskatutako tokian.

  • Poztu gaitezen, ez da espero bezain larria izan.
  • Egin dezagun otoitz.

  • Egin diezaiegun mesede hori, ez baitzaigu batere kostatzen.

ETZAN

  • Ohean, lurrean … zetzan, hilda.
  • Gure gaurko zuzenbidea erromatarrenean datza neurri handi batean.
  • NOR erako aditza.


ORAINALDIA
LEHENALDIA
NATZA
HATZA
DATZA
GAUTZA
ZAUTZA
ZAUTZATE
DAUTZA
NENTZAN
HENTZAN
ZETZAN
GENTZAN
ZENTZAN
ZENTZATEN
ZEUTZAN

  • Azterketan jarri zizkiguten ariketa zail haiek aljebran zeutzan.
  • Soldadua belar gainean zetzan, hilzorian, aurkitu zutenean.

ALEGIAZKO ONDORIOAK /ALEGIAZKO AHALERA

-KO LITZATEKE / -TU, -I,-N LITEKE

- izango litzateke / izan liteke
Mundua askoz hobea izango litzateke gudarik gabe.
Mundua askoz hobea izan liteke gudarik gabe.

- hartuko nuke / har zenezake
Arratsaldean jai hartuko nuke, utziko balidate.
Arratsaldean jai har nezake, baina ez dut hartuko.

- helduko litzaidake / hel(du) lekidake
Oraintxe bidaliko bazenit, garaiz helduko litzaidake paketea.
Oraindik garaiz hel(du) lekidake zure paketea.

- emango lidake / eman liezadake
Hori esango balit, susto galanta emango lidake.
Edozein unetan eman liezadake sustoa.

Ez daukat lo egiterik / Ez daukat non lo egin(ik)

Ez daukat lo egiterik = ezin dut lo(rik) egin
Ez daukat non lo egin(ik) = (*ez dago leku bat zeinetan lo egin)

  • Ez daukate (inora) joaterik.
  • Ez daukate nora joan(ik).

  • Nahi izanez gero gaur egun badago zer ikasia eta non ikasia. (zer eta non ikasia)
  • Zarata honekin ez dago ezer ikasterik.


  • Lan hori, ez dago nork egin(ik).
  • Ez dago lan hori egiterik. Ez dago ezer egiterik.

  • Agertuko da nork eramana.
  • Ez dut nora joan handirik. (Azpeitian entzuna)
  • Badu zer janik.
  • Badu norekin jolasturik.
  • Ba al dago oraindik zer puskaturik?

  • Ez du zer esan. (Ez du ezer esatekorik)
  • Ez du zer esan beti egia. (Ez du zertan beti egia esan.)
  • Ez duzu zer egonik beti zutik.
  • Ez dugu zer janik beti okela.

-TA (-DA)/ (R)IK + EGON /EDUKI
-A / -AK + IZAN

  • Onartuta daukat egoera berria.
  • Zerrendaren arabera onartuta nago.
  • Zure herriko jaietan behin baino gehiagotan egonda nago.

  • Gurasoak gorriak ikusiak dira gaztetan.
  • Marokon bi aldiz izana naiz.
  • Ibiliak gara Pirinioetan eskalatzen.

BAINA:
EGON + -TA (-DA) /-(R)IK / -A /-AK)

  • Gogaituta nago. Gogaiturik nago. Gogaitua nago.

NOMINALIZAZIOEN KOMUNZTADURA SINGULARREAN

-Ikasi duzu ARIKETAK EGITEN?

ZER IKASI DUZU? EGITEN (singularra)
ZER EGITEN?ARIKETAK

-Ikasi duzu BIZIKLETAZ IBILTZEN ?

-ADITZ GUZTIAK buruz ikasi ditut.

-Zenbakiak esaten ikasi dugu.
ZER IKASI DUGU? – ESATEN
ZER ESATEN? - ZENBAKIA

-Kantatuz ikasi dugu zenbakiak ahoskatzen.
ZER IKASI DUGU? – AHOSKATZEN?
NOLA IKASI DUGU? – KANTATUZ

-Zenbakiak ahoskatuz ikasi ditugu.
ZER IKASI DUGU? – ZENBAKIAK
NOLA IKASI DITUGU? –KANTATUZ

MEREZI + T(Z)EA /// HORREK MEREZI DU


  • Horrek zigor galanta merezi du.
  • Sariak egindako ahalegina merezi izan du.


  • Merezi du Euskal Herria ondo ezagutzea.
  • Merezi du gauzak ondo egitea.



EZ / OTE + T(Z)ERIK
  • Ez du merezi haren zain egoterik.
  • Ez du merezi etxean negar egiten geratzerik.



HASI. DA/DU
  • Aurreko hilean hasi nintzen lanean
  • Iaz hasi nintzen oposizioak prestatzen.
  • Ikasturtea hasi berri dugu .
  • Hizkuntza Eskolan hasi berri dira eskolak.


NAHI+UKAN // NAHI+ NORI

1.Iragankorrak = n-i-k
2.Iragangaitzak = n-i


Nori gabeko perpausetan NAHI beti UKAN aditzarekin. Baina, kontuz!, NORI agertzen denean aditzaren arabera jokatuko dugu, nor-nori-nork erako laguntzailea ala nor-nori erakoa erabiliz.


  • Mintzatu nahi dut.
  • (Zuri)Mintzatu nahi natzaizu.
  • Zuregana hurbildu nahi dut, galderatxo bat egin behar dizut eta.
  • (Zuri) Hurbildu nahi natzaizu, galderatxo bat egin behar dizut eta.




  • Opari bat egin nahi dizut.
  • Irakurtzen irakatsi nahi izan nion, baina ez zuen interes handirik erakutsi.

IRAUN + UKAN
(Alberdi, Sarasola: Euskal estilo libururantz, 158 or.)


  • Hamar ordu iraun du bizirik.
  • Urteak eta urteak iraun du egoera txarrean.


  • Zenbait denboran iraun du egoera txarrean.
  • Egun bitan iraun zuen.
  • Egoitza hartan iraun zuen bi urtez.



IRUDITU

1. trinkoa (iragankorra)
2. perifrastikoa (nor-nori)


  • Zuk oso bizkorra dirudizu. (= ematen duzu)
  • Bizkorra zarela iruditu zait. (pentsatu dut, itxura hartu dizut)




Hau da Euskaltzaindiak dioena Arazi eta Aditzoinen formari buruz

ARAZI (*)
Beraz hau da arauaren forma berria:
1) Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak, salbuespen bakarra adierazi delarik.
2) Aurreko aditzari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.
3) Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira.
4) Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.



ADITZOINEN FORMA
Hau da, honenbestez, Euskaltzaindiaren erabakia, aditzoinen formari dagokiona:
1. Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas / ikasi, bil / bildu, sar / sartu.
2. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritik ezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetuaditzoin gisa ere erabil daitezke.
3. Aditzoinen bukaera afrikatua denean, aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua: huts dezaket (*hus dezaket), zorrotz dezaket (*zorroz dezaket).
4. Aditzoin bukaerak "i" berezkoa duenean, "i" amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (*jaik hadi), jalgi hadi (*jalghadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a.
Itxi salbuespena da, honetan ere atxiki behar baita "i". Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara.
5. Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket /laketu.
Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu:ohart, ezagut.
Di bukaerako oinarri batetik eratorria izatea eta forma laburtu gabetik semantikoki bereiz izatea: hant, ert.
Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez *urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ez *lagunt), neur, ezkon, e.a.

Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres May 6, 2012 8:27 am. Edizio guztiak: 9.