ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEAK

ESTATISTIKA

Estatistika pertsona, animalia, objetu, leku eta abarrez osaturiko multzoetan gertatzen diren edozein motatako gertaeren behaketatik abiatuz, datuak bildu, sailkatu, analizatu eta emaitzak interpretatzen dituen zientza bat da.

LENGOAIA ESTATISTIKOA

POPULAZIOA edo MULTZO ESTATISTIKOA: Azterketaren objetutzat hartzen den elementuen multzoa da.
Populazioa oso ugaria ez bada, banako guztien datuak har daitezke, baina hauen kopurua oso handia denean, populazioaren zati bat hartzen da, LAGINA deritzona.

LAGINA: populazioaren azpimultzoa da, haren ezaugarriak agerian jartzeko moduan aukeratua.

UNITATE ESTATISTIKOA edo BANAKA: Populazioko elemento bakoitza da.

ALDAGAI ESTATISTIKOAK:Populazio baten edo lagin baten barruan propietatea edo kualitate bat da
Aldagai estatistikoak funtsean bi motakoak izan daitezke, kualitatiboak eta kuantitatiboak.

Kualitatiboak: Aldagai kualitatiboak ez dira zenbaki moduan agertzen koalitateren bat delako.

Kuantitatiboak:Zenbakien bidez adieraz daitezkeenak dira.

MAIZTASUNA
Populazio batean karaktere baten azterketa egiten ari garenean, behin lagina aukeratu eta datuak jaso ondoren, gerta daiteke modalitate jakin bat errepikatzea da.

Maiztasun absolutua: Populazio edo lagin batean karaktere bati dagokion modalitate bera agertzen den aldien kopuruari deitzen zaio eta " f " letras adierazten da.

Maiztasun erlatiboa : Maistasun absolutaren eta hartu dugun laginaren totalaren artekp erlasioa da.

maiztasun_erlatiboa_inma.png

PORTZENTAIA: 100 banakoen laginari dagokion maiztasun erlatiboa. Maiztasun erlatiboa ehunekin biderkatuz lortzen da.

BATEZ BESTEKOA: Karaktere koantitatibo baten datuei dagozkien balio guztien batura eta datuen kopuruaren arteko zatidura da.

MODA: Maiztasun handienaz agertzen den modalitatea da.

IRUDIKAPEN GRAFIKOAK: Barra diagrama, Sektore-diagrama, Maiztasun-poligonoa edo Piktograma izan daitezke.

BARRA DIAGRAMA: Kartesiar ardatz-sistema baten balioen estatistika-segidak grafikoki adierazteko erabiltzen dira, abszisen bidez estatistika-aldagaiaren balioa adieraziz, eta ordenatuetan, berriz, bere frekuentzia absolutua.

barra_diagrama_inma.jpg

SEKTORE-DIAGRAMA: Biribilak edo tarta itxurakoak izenaz ezagutzen diren sektore-diagramek aldagaiaren frekuentzia-balioa adierazten dute, zirkulu oso baten barruan atal biribila moduan adierazten diren aldagaien balioa, alegia. Hori dela eta, oso baliagarriak dira datuak alderatzeko orduan, portzentaia moduan adierazitako aldagaien frekuentzia erlatibo modukoak batez ere.
sektor_diagrama_inma_ada.jpg

MAIZTASUN-POLIGONOA: Miztasun-poligonoak eratzeko, aldagaia-balioen maiztasun absolutuak edo erlatiboak kartesiar ardatz-sistema batean trazatu eta emaitzaren puntuak lerro zuzenen bidez lotzen dira. Horrela poligono itxurako lerro zabala lortuko da.
Miztasun-poligonoak batez ere karaktere kuantitatiboak adierazteko erabiltzen dira eta interes berezikoak dira metazte-maiztasunak adierazten dituztenean. Denborarekin aldatzen diren gertakariak adierazten dituzte, adibidez eguraldia, biztanleria-dentsitatea, gauzen prezioa edo tenperatura adierazteko.
Maiztasun_poligonoa_inma_ada.jpg

PIKTOGRAMAK: Aztertutako banaketa estatistikoa adierazten duten irudi edo motiboz osatutako diagrama figuratiboak dira (tamaina, altuera edo bestelakoak adierazteko erabiltzen den irudi antropomorfikoa, adibidez).
piztoigrama_inma.jpg

KARTOGRAMAK: Datuen arteko ezberdintasunak azpimarratzearren erabiltzen diren bilbe, kolore edo intentsitateek osatutako geografia-mapetan oinarritzen dira.


carograma_inma.png



Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres May 20, 2012 9:37 am. Edizio guztiak: 6.