Idazlana zuzentzeko txantiloia.Kontrol zerrenda






1.Aurkezpena .

Nolako itxura du idazlanak oro har? Letra txukuna? Forma aldetik testu Ulergarria ?

2.Izenburua
Ulergarria? Ondo doakio izenburu hori idazlanari? Izenburu luzeegia? Logikoa? Erakargarria?

3.Paragrafoak
Ondo bereizten dira? Paragrafoaren baitan koherentzia eta kohesiorik bai? Paragrafoen artean segida logiko eta koherentea? Koherentzia mantentzen da paragrafoz paragrafo? Koherentziarik eta kohesiorik badago testuan,oro har?

4.Paragrafo bakoitzean
Ideia nagusi bat antzeman daiteke?Pare bat askoz jota?

Ideien segida logiko eta koherentea da?

5.Hasierako paragrafoa bereziki ondo zainduta dago? (Gehien irakurtzen dena izaten da).

6.Bukaerako paragrafoan idazlana borobiltzeko ahalegina antzematen da?.

7.Paragrafo guztia erraz ulertzen dira?

8.Zuzentzaile ortografikoa (Xuxen) ondo erabili dela ikusten da?

9.Hiztegi zalantzak argitzeko idazleak hiztegi batean edo Euskalbarren begiratzen badakiela ikusten da?

10.Ortotipografiako oinarrizko trikimailuak ezagutzen dire-la ikusten da? (Puntu ostean espazioa eta letra larria,testuaren
gorputza letra zorrotzekin , letra tipo gutxi eta kolore gutxitako letrak...).

Besteen idazlanak irakurri eta ekarpenak egiten saiatu zara?Sinatu dituzu egindako ekarpenak?