LOKOMOZIO APARATUA


Hezur sistema

Kartilagoak hezurduraren parte dira, malguak dira eta hezurrak baino bigunagoak dira.
Sudurrean, belarrietan eta hezur-muturretan dauzkagu kartilagoak.
Hezur eta kartilago guztien multzoari hezurdura deitzen zaio.

Artikulazioak hezurren arteko loturak dira.Bi motatako artikulazioak daude: finkoak eta mugikorrak.
Artikulazio finkoek ez diete hezurrei mugitzeko aukera ematen. Burezurreko artikulazioak, esaterako finkoak dira.
Artikulazio mugikorrek mugitzeko aukera ematen dute. Belauneko artikulazioa, esate baterako, mugikorra da. Artikulazio horietan hezurrak lotailu bidez eusten dira.

Gure gorputzak 206 hezur ditu.

huesos_2_inma.JPG


DOKI ETA HEZUR SISTEMA




HEZUR SISTEMA AZALPEN BIDEOA





Giharrak


Giharrak organo bigunak eta elastikoak dira, eta gorputzaren mugimenduak eragiten dituzte. Horrez gain, gorputza estaltzen dute eta atal bakoitzari forma ematen diote.
Gihar batzuk hezurrei lotuta daude. Beste batzuk, berriz, barneko organoen parte dira; urdailaren eta bihotzaren parte adibidez.

Giharrak borondatezkoak eta ez-borondatezkoak izan daitezke:
Borondatezko giharrak: Guk nahi dugunean mugitzen dira. Esate baterako, besoa mugitu nahi dugunean, bizepsa mugitzen da.
Ez-borondatzeko giharrak: Guk kontrolatu gabe mugitzen dira. Adibidez, bihotzaren giharra mugitu egiten da, baita nahi ez badugu ere.

Giharrak luzatu eta uzkurtu egin daitezke. Gihar bat uzkurtzen bada, gihar horrek tira egiten dio berari lotuta dagoen hezurrari. Gure gorputza mugi dadin, hezurrek eta giharrek batera egiten dute lan.

Giharrak tendoien bidez lotzen dira hezurrekin.

giharrak_inma.jpg


Hezurrek eta giharrek lokomozio-aparatua osatzen dute.


GIHARREN AZALPEN BIDEOA




Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres Feb 6, 2012 11:39 am. Edizio guztiak: 2.