Check_Box_1_h.gifTESTU MOTAK

PASADIZO BAT KONTATZEKO BALIABIDEAK

GEURI GERTATUTAKO PASADIZO BAT KONTATZEKO HAINBAT BALIABIDE

HASIERAKOAK:
◆ Gogoratzen naiz / Gogoan dut /Oroitzen naiz + aurreko egunean... / aspaldian... / behin... Irakasleak gelan pasadizo bat kontatu behar genuela esan zigunean gogoratu / oroitu nuen niri aurreko egunean / behin... /aspaldian... gertatutakoa / gertatu zitzaidana.
◆ Aurreko egunean /aurrekoan / aurreko batean / Lehengo egunean /Lehengoan... gertatu zitzaidan pasadizo bat kontatuko dizuet.
◆ Aspaldian, oraindik ume moko bat nintzela... / hogei urte inguru nituela / orain dela hamar bat urte edo / duela urte pare bat izango zen / orain bospasei urte...
◆ Behin ...-ean nengoela / nenbilela / bizi nintzela / nindoala / ari nintzela...​​
Badira urte batzuk... -ela

ENTZUN / IKUSI BERRI DUGUN ZERBAITI LOTUTAKOAK:

◆ Horren haritik /ildotik burura datorkit behin / aspaldian / aurreko egunean gertatu zitzaidan pasadizo bat /zerbait /gauza bat... Esan duzun horrek /telebistan ikusi dudan berri batek /irratian entzun dudan albiste batek /irakasleari entzundako esaldi batek... burura / gogora dakarkit /ekarri dit / gogorarazi dit behin / aspaldian / aurreko egunean gertatu zitzaidan pasadizo bat.

AMAIERAKOAK

◆ Eta azkenean
◆ Bukatzeko aitortu behar dizuet... / Amaitzeko kontatu behar dizuet... ​​
◆ Eta pentsa “zein gaizki” pasatu nuen / “nolako barreak” egin genituen gero / ”zein umore txarrez” geratu nintzen / “nolako lotsa” pasatu genuen

◆ Benetan amorragarria / penagarria / izutzeko modukoa /lotsagarria / latza / barregarria ... izan zen

◆ Auzo lotsa sentitu nuen

◆ Barregarri geratu nintzen denen aurrean /Etsita geratu nintzen/Zer esan / egin ez nekiela geratu nintzen /Ahoa bete hortz geratu nintzen

◆ Eskerrak ...-ela /-en. / Gaitz erdi!
- Eskerrak azkenean dena konpondu zela / zen.
- Eskerrak ez zela / zen ezer larririk gertatu.
- Azkenean lortu genuen etxera iristea. Gaitz erdi!



◆ Horrela gertatu zen /zitzaidan eta horrela kontatzen dizuet / Etagertatu (zitzaidan) bezalaxe kontatzen dizuet




◆ Eta gainera egia da / Eta gezurra badirudi ere egia da / Eta gezurra ematen badu ere egia da / Eta asmatua dela pentsatu baduzue ere egia biribila da Nahi ez baduzue ez sinetsi, baina egia da [Esaera zahar egokiren bat]

ARRETA PIZTEKOAK (Gehienbat ahozko hizkera hurbilean erabiliak)

HARA

(1) Ez duzue sinesten, hara, bada frogak nahi badituzue,begiratu begi ondoan geratu zaidan orbaina
(2) Hara, zu hemen? Nola bada?
(2’) Hara nor /zer / non / nora /norekin... -(e)n
Hara nor datorren hortik.

Hara zer ikusi (aurkitu) genuen (han /bertan) ...

Hara norekin topo egin nuen; lehendakaria bera zegoen hondartzan gure ondoan

Zer / nor / nork / nori / norekin /non /...+ ...-ko eta

- Zer ikusiko eta hor ateratzen da mutil katxarro bat biluzik tarta barrutik.
- Lasai-lasai geundela, bat-batean zer gertatuko eta altzari guztiak hor non hasten diren hara eta hona mugitzen.
- Hara non datorren Miren, eta norekin etorriko eta utzi berri ninduen mutil lagunarekin.
- Sex-shopean sartu ginen lehen aldia zen, lotsatu samar sartu ginen sartu ere, eta nor aurkituko bertan eta auzokidea.

Zer eta /nor eta / nork eta / nori eta / non eta / norekin eta...

- Lagun batek sasimediku edo petrikilo batenera eraman ninduen. Ni ez naiz batere fidatzen horrelako jendeaz eta zer eta txiza erabili behar nuela aurpegia garbitzeko esan ez zidan bada.

- Ikaskide bat genuen oso zikina zena, apunte guztiak desordenaturik, nahasmen hutsean izaten zituen beti. Bada, irakasle berri bat etorri zitzaigun, eta eginbeharrak banatzen hasi zen ikasleon artean, eta nori eta berari jarri zion gela txukun izateko ardura.

Esan ez dit/zidan bada ...-(la) /etorri ez zait/zitzaidan

bada / erdian jarri ez zait/zitzaidan bada

- Txikitan oso lotsatia nintzen. Behin dantzan ari ginela, plaza erdian ume batek gonatik gogor heldu, tira egin eta kendu egin ez zidan bada. Hura lotsa!

- Nik ez dakit zer gertatzen zaion nire alabari azkenaldi honetan. Gaur eskolatik negar zotinka etorri ez zait bada.

Ezetz asmatu ... -n? Ezetz asmatu nor agertu zen / zer gertatu zen /...
◆ Ez dakizuela zer gertatu zitzaidan behin (hasieran) / Ez dakizuela zer gertatu zen orduan (tartean) / Ez dakizuela nola amaitu zen guztia (bukaeran)
◆ Onomatopeiak: tok-tok, danba-danba, plisti-plasta, barra-barra, ixo, bor-bor, miauka... / keinuak / soinu adierazgarriak
◆ Harridurak: ai ene!, halakorik!, hura lotsa ! (lehenaldian)/ hau lotsa! (orainaldian)...










PASADIZO BAT KONTATZEKO BALIABIDEAK