PUNTUAZIO-MARKAK


1. KOMA

Irakurketan egin behar diren pausaldi laburrak edo txikiak markatzeko erabiltzen da. Honako kasu hauetan erabiltzen da batik bat:


1.1. Enumerazioetan, esaldiko bi zati edo gehiago bereizteko, mota berekoak direnean eta segidan doazenean:


Gaur goizean, azokan, harategian, arrandegian eta okindegian izan naiz. / Iruñea,

Bilbo, Donostia eta Gasteiz dira Hego Euskal Herriko hirihuruak.


1.2. Klausula bateko esaldiak bereizteko, pausaldia egiten denean:


Kalera bazoaz, eros ezazu egunkaria. / Eser zaitez, nekatu egingo zara eta. / Bidaia batetik datorrenean, opariak ekartzen dizkie beti seme-alabei eta emazteari.


1.3. Deikia edo bokatiboa esaldiaren hasieran doanean, koma darama ondoan. Deikia perpausaren barnean dagoenean, koma artean jartzen da


Mikel, ekar itzazu oinetako horiek. / Aizu, Itziar, zatoz lehenbailehen.


1.4. Perpaus baten barruan, esandakoa argitzeko edo osatzeko beste esaldi bat tartekatzen denean, kontaera nagusia ebakitzen duen esaldi hau koma artean jartzen da. Parentesi artean edota bi marren artean ere jar daiteke:


Koldo, Maiteren anaia, etxera joan da. / Laurak arte edo, nire iritzia hau da behintzat, ez da etorriko. / Zuk diozun hori, oker ez banago, orain dela urtebete gertatu zen.


1.5. Esaldiaren barruan daudenean koma artean eta esaldiaren hasieran daudenean, koma ondoan dutela idazten dira gisa honetako molde eta lokailuak:


Hau da, hots, esate baterako, azkenik, azken finean, haatik, hala ere, izan ere, beraz, bukatzeko, adibidez, hala eta guztiz ere, dena dela, dena den, hortaz, nolanahi ere, orduan, bada, ordea, aldiz, berriz, besteak beste, bestalde, gehienetan, egia esan, otoi, gainera, alegia, -z gero, hain zuzen, esaterako eta abar.


1.6. Bai eta ez bat baino gehiago izanez gero koma jarriko dugu:


Bai trena, bai kotxea, bai hegazkina ere, oso gogoko ditut.


1.7. Aditz herbera duten esaldi-segidan elipsia egiten denean:


Idazkariak zortzi telefono-dei jaso ditu; idazkari-laguntzaileak, bost; eta menpekoak, hamar.


1.8. Eta, edo eta ala partikulen ondoren, zenbait kasutan:


Gaisorik zegoela eta, ez zen lanera joan.


1.9. Aposizioetan:


Abenduaren 28an, Inuzenteen egunean, ederki sartu ziguten ziria.



2. PUNTU ETA KOMA

Jeneralean, komak baino pausaldi luzexeagoa adierazten du. Honako kasu hauetan erabiltzen da:


2.1. Klausula luze baten barruan dauden esaldiak bereizteko, baldin eta aurretik koma bat edo gehiago erabili badira:


Hirurogeita hamabi aldiz ikusi zuen, Aloña mendiko hariztietan, ostro berdea berriz jaiotzen; baina ez zion eramango hemeretzi urteko mutil batek ez aizkora jolasean, ez burdina astuna jaurtitzen, ez mendietan gora edo ibarretan zehar lasterka.

Orain hirurogeita hamar urte inguru dela, Hego Ameriketatik Afrikako itsas bazterrerantz, hiru mastako untzi ederra zetorren; oihalduna, aldi hartan itsaso zabalean ibiltzen ziren gehienak bezalakoa.


2.2. Ideia beraren bi aide desberdin adierazten dituzten bi perpausen artean:


Ezin dezakegu horrela jarrai: hondamendira goaz zuzen-zuzenean.


2.3. Bi esaldi, juntagailuz edo bestela, elkarri lotuta daudenean, baina, aldi berean, lotura hori hain xumea edo estua ez denean:


Sekulako zarata-hotsak esnatu ninduen; ohetik salto egin nuen eta leihotik begira egon nintzen luzaz. / Horrela bukatu zen hitzaldi zirraragarri hura; eta, ondoren, entzuleak poliki-poliki irten ziren.



3. BI PUNTUAK

Bi puntuek pausaldi luzea adierazten dute. Baina puntu bakarrak ez bezala, bi puntuek nolabaiteko segida edo argibidea adierazten dute. Kasu hauetan erabiltzen dira.


3.1. Gutunetan, hasierako agurraren ondoren:


Adib.: Lankide hori: Jaso nuen otsailaren seiko zure gutuna...


Jaun agurgarria: Idazki hau sinatzen duenak...


3.2. Norbaiten hitz testualak aipatzen direnean, bi puntu jartzen dira aipamenaren aurretik, hau maiuskulaz hasten delarik:


Famatua da Sokrates-en harako hura: Ezagut ezazu zeure burua.

Galdera hau egin zidan emakumeak: Non dago hondartza?


3.3. Adibide gisa edo, etsenpluak jarri nahi direnean, bi puntu jartzen dira enumerazioaren aurretik:


Bokalez hasten diren zenbakiak h letrarekin idazten dira euskaraz, ehun izan ezik:

hiru, hamar, hamaika, hamabi, hogei, etab.


3.4. Enumerazio bat egiten denean, bi puntu jartzen dira aurretik:


Euskal Herriko herrialdeak zazpi dira: Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Lapurdi, Zuberoa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba.

Lau urtaroak hauek dira: udaberria, uda, udazkena eta negua.


3.5. Proposizio orokorra ezarri ondoren, berehala beste esaldi batzuekin frogatzen edo azaltzen denean, hauen aurretik bi puntu jartzen dira:


Horrela da bizitza: gutxien uste duzunean dator ezbeharra.



4. PUNTUA

4.1. Periodoak zentzu osoa duenean, puntua jartzen da azkenean, horrela pausaldi luzea adieraziz


4.2. Lerro berean (puntu eta jarrai) edota hurrengo lerroan (puntu eta aparte) jar dezakegu. Horretarako arrazoibidearen edo ideien segida hartzen da kontutan gehienbat. Alegia, aurreko periodoarekin segida estua dagoenean, puntu eta jarrai egiten da. Aldiz, ideien segidan pauso berri bat ematen denean, puntu eta aparte. Izkribu edo testu baten bukaeran ipintzen den puntuari azken puntua deitzen zaio.


Puntuari dagozkion adibideak nonahi ikus daitezke.


4.3. Laburduren ondoan ere puntua erabiltzen da:


adib. (adibidez), or. (orrialde), pta. (pezeta), km. (kilometro), etab. (eta abar)...



5. ETENDURA-PUNTUAK

5.1. Geure esanaren zentzua bukatu gabe edota airean utzi nahi dugunean, etendura-puntuak erabiltzen ditugu. Irakurtzean, ahotsaren intonazioari halako kera berezi bat ematen zaio. Horrela zenbait ñabardura adierazten dira, hala nola zalantza, bildurra, ironia, etab.


Esatea gustatuko Iitzaidake, baina... ez, ez naiz ausartzen. / Teilatuan zebilen lapurra... katua zen. / Ezagutzen duzu esaera zaharra: Upel txarretik...


5.2. Sarritan etendura-puntuak eta abar delakoaren ordez erabiltzen dira aipamena edo enumerazioa jarraitu beharrik ez dagoela adieraziz. Horregatik bukatu gabeko aipuetan ere erabiltzen dira.


Ezaguna da «Garoa» nobelaren hasiera: «Ura Zazpi oiñ ta erdi bai Iuze, makal zugaitzaren irudira zuzen, ...»


5.3. Etendura-puntuak seinalatzeko, hiru puntu bakarrik jartzen dira (...)



6. GALDERA-MARKA ETA HARRIDURA-MARKA

6.1. Gaztelaniaz ez bezala, euskaraz marka hauek esaldiaren azkenean bakarrik jartzen dira


Zertara zatoz? / Bai neska ederra!



7. PARENTESIA

7.1. Zenbaitetan, perpaus nagusiaren barnean, beste bat sartzen da argibide gisa. Argitzeko erabiltzen den perpaus hori parentesi artean idazten da. Gaur egun, parentesiaren ordez, bi marrak ere sarritan erabiltzen dira


Datorren guztietan (eta sarritan etortzen da) opariak ekartzen dizkit./ Euskal Herriko arazoak —beste herrietakoak bezalaxe— ez dira konponezinak.


7.2. Parentesia hitzez hitzezko aipamenetan ere erabili ohi da


«(...) *Edun zubereraz erabiltzen da eta eduki nahiago da lapurteraz eta gipuzkeraz.» (EUSKALTZAINDIA. EGLU-II, 1987, 477. or.)



8. KOMATXOAK

8.l. Norbaitek esana edo idatzia hitzez hitz jaso nahi denean, komatxo artean jartzen da. Aipatzen den testua luzea denean, parrafo bakoitzaren hasieran jartzen dira komatxoak eta batzuetan lerro bakoitzaren hasieran ere bai. Azken kasu honetan, komatxoak alderantziz jartzen dira lerro bakoitzean, lehenengoan izan ezik.


«Ez egin horrelakorik», esan zuen irakasleak.

Honela dio Mitxelenak bere buruaz: «Izan, euskaldun garbia izan naiz beti, gure artean gero eta ugariago agertzen diren iratxo horietakoren batek besterik uste duen arren».


8.2. Era berean, komatxo artean idazten dira lan artistikoen izenburuak, egunkari, liburu eta aldizkarienak, zinema eta antzokienak, marka-izenak, etab.


«Gero», «Harri eta Herri», «Haizeen orrazia», «Txalaparta». «Euskal Erromeria», «Le Monde», «Argia», «Habeko Mik», «Coliseo», «Antzoki Zaharra», «Simca 1.200»...


8.3. Atzerriko hizkuntzetatik bere horretan hartzen diren hitzak


«Fans» ugari joan zitzaion aireportura.


8.4. Herri-hizkeratik hartutako hitzak edo esamoldeak eta argotekoak


«Ean», «ean» —esaten zion, basoa goraino betetzen ziolarik./ «Fale», «Gehiegiegi», «Jakizak», etab.


8.5. Izengoitiak eta animalien izenak


«Txiki» gure txakurra.


8.6. Ironiazko zentzuan erabiltzen diren hitzak:


«Jaun» hura lapur galanta zen.



9. GIDOIA EDO MARRATXOA

9.1. Pertsona eta toki-izen arrotz, ezezagun edo gutxi ezagunetan, atzizkiren bat eransten zaienean:


Bihar Georgetown-en bazkalduko dugu. / Van Dick-en iritzia da.


9.2. Aldizkari, egunkari, liburu eta antzekoen izenak aipatzerakoan, marratxo bat jar daiteke atzizkiaren aurretik, komatxo artean idazten ez direnean


Triunfo-tik hartutako datuak dira.


9.3. Zenbait hitz elkartutan (ikus araua).


9.4. Lerroz aldatzean marratxoak nola jarri: Euskaltzaindiak hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du «...bistan denez euskal idazle eta hiztunek askoz ere garbiago dute silabaren intuizioa morfemarena baino. » (Euskara XXXVI 3. aldia, 1991. Separata 1992. 25. or.)


za-ku-rra; du-e-la; du-ten; nik; gi-zo-nik; mai-ta-su-na, e.a.



TOC-10.-MARRA

10.1. Marra elkarrizketetan erabiltzen da, hizketalagun bakoitzak dioenaren aurretik


- Nik gaztetan Sahara basoko arbola guztiak moztu nituen.

— - Sahara basamortukoak esan nahiko duzu, noski.

— - Bai, horrela deitzen diote geroztik.


10.2. Antzerki-lanetan ez dago marra ipini beharrik, zati bakoitzaren aurrean pertsonaiaren izena jartzen baita


10.3. Lehen esan bezala, parentesiaren ordez ere erabiltzen dira bi marrak, perpausaren barruan beste bat argibide gisa sartzen denean


Datorren guztietan —-eta sarritan etortzen da-— opariak ekartzen dizkit.



11. APOSTROFOA

11.1. Hitz batean letra bat edo beste jan dela adierazteko erabilizen da. Arau honek ez du balio, noski, hitz elkartuetarako.



Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres May 7, 2012 1:36 pm. Edizio guztiak: 2.