TESTU GENEROAK ZERTAN DIREN

TESTU GENEROAK ZERTAN DIREN.

NARRAZIOA
ZER DA?
Denbora tarte batean gertatzen diren ekintzen kontaketa.
Kontaketa (erreala) edo narrazioa (fikziozkoa)
EGITURA
Sarrera, Gertaera eta Bukaera
MORFOSINTAXIA
Denborazko konektoreak garrantzi handia daukate.
TESTUALIZAZIOA
Orden kronologikoa. Atalak. Narratzaile modu diferenteak.
TESTUAK
KONTAKETA: biografia, autobiografia, berria, erreportaia, komikia,…
NARRAZIOA: Ipuina, nobela, kondaira, txistea, pelikula,…



DESKRIBAPENA
ZER DA?
Gizaki, gauza, prozesu edo fenomeno baten ezaugarri fisiko, psikologiko nahiz bestelakoak agertu, erakutsi, adierazi edo zehazten dituena.
EGITURA
Behaketa, Ezaugarrien hautaketa, Ordena, Ekintzak,…
Narrazioetan, azalpenetan edo gutunetan agertu daiteke
MORFOSINTAXIA
Adjektibo kalifikatzaileak, aditz trinkoak, konparazio perpausak, lokuzioak, adberbioak…
TESTUALIZAZIOA
Espazioan ordenaturik. Zehaztasun lexikoa: izenak.
TESTUAK
Olentzero eskaera, gutuna, korreo elektronikoa, postala, argazki onak, hormirudiak,…



ARGUDIO TESTUA
ZER DA?
Gertakizun, arazo edo fenomeno baten inguruan dagoen tesi bat egiaztatzeko zein errefusatu edo baztertzeko ematen diren aldeko edo kontrako arrazoiek osaturiko testua.
EGITURA
Justifikazioa, Ondorioa, Tesia, Gertaerak, …
MORFOSINTAXIA
Aditzak iritziak azaltzeko: esan, pentsatu, uste,…
Menpeko perpausak. Konektoreak: kausalak, aurkakoak,…
TESTUALIZAZIOA
Erlazioa tesia eta argudioen artean. Aipuak, erreferentziak,…
TESTUAK
Iritzia, elkarrizketa, eztabaida, mahaingurua,…



AZALPEN TESTUA
ZER DA?
Edozein gaiari buruz, zerbait edo ezer ez dakien hartzaile batentzat, gertakizun edo fenomeno baten azalpen objetiboa egiten duen testua.
EGITURA
Sarrera, Azalpenaren garapena, Ondorioa.
MORFOSINTAXIA
Menpeko perpausak. Konektoreak: kausa, ondorioa…
TESTUALIZAZIOA
Antolaketa logikoa. Azalpen analitikoa. Grafiko, eskema, marrazkien erabilpena
TESTUAK
Oharra, gonbidapena, dokumentala, katalogoa, gida turistikoa, mapak, definizioak, …



INSTRUKZIO TESTUA
ZER DA?
Ekintzaren bat gauzatzeko, orientabideak emanez, aginduak, argibide edo arauak adierazten dituen testua.
EGITURA
Sekuentzietan antolatzen da, denboraren arabera.
MORFOSINTAXIA
Agintera. Ordinalak eta kardinalak. Adizki perifrastikoak.
TESTUALIZAZIOA
Ordena logikoa. Informazio objetiboa. Plano eta marrazkiak erabilita.
TESTUAK
Errezeta, eguraldiaren iragarpena, abisua, katalogoa, eslogana, iragarkia, konsignak, erabilpen instrukzioak,...



TESTU LITERARIOA
ZER DA?
Funtzio ludikoa izanda ere balio sozial eta kulturalak transmititzen duen testua. Lehen Hezkuntzan helburu diferenteak ditu: irakurzaletasuna suspertzea, lan tresnak eta ohiturak sortzea, idazketarako eredutzat duen balioa erabiltzea…
TESTUAK
Kantak, erromantzeak eta koblak, bertsoak, aho-korapiloak, poemak, antzerkiak,…

ic-pdf.gifTESTU MOTAK

anchor_over_background.pngGENEROAK

Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres May 7, 2012 2:43 pm. Edizio guztiak: 6.